Kaixo!

nire itxura

1990ko martxoan Gasteizen jaio eta bertan eman nituen lehen 23 urteak. Kazetaritzan lizentziatu ondoren Ingalaterrara alde egin nuen, komunikazio, diseinu grafiko eta web diseinuan sakontzeko asmoz.

Gero, Bruselan-eta tarte bat eman ondoren, Euskal Herrira itzuli nintzen eta, egun, Bilbo eta Gasteiz artean nabil.

Deia hartzen ez badizut litekeena da igeri egiten edota bizikletaz ibiltzen egotea. Berriro saia zaitezke edo onena ondoko inprimakia erabiliz mezu bat bidaltzea duzu.

Zertan lagun zaitzaket?

Beste txokotxo batzuk

Lege-oharra

Webgune honek ez darabil bisitariei jarraipena egiteko sistemarik.

Harremanetarako inprimakia erabiliz gero, FormSpree enpresa estatubatuarrak izena eta posta helbidea gordeko ditu, baita hirugarrenekin partekatu ere, datuak ekonomikoki ustiatzeko. Gainera, captcha orrialdean Google Analytics erabiltzen du.

Webgune honek ez du bat egiten Web3 deitzen denarekin  eta berau osatzen duten bloke-kateen teknologiarekin, NFTarekin, edota kriptodiruarekin; AA delakoa ere deuseztatzen du.